XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hezkuntza eta Kultura-Saila / Irakaskuntza-Zuzendaritza

Funtzio orokorrak:
- Balio-urrituentzako hezkuntza-zerbitzuen plangintza, Eusko Komunitate Autonomoaren barruan.
- Titulartasun publikoko zentruen gestioa eta hauen ihardueraren koordinaketa zentru kontzertatuen iharduerarekin.
- Hezkuntza-zerbitzuen kalitatearen kontrola.

Gazteria eta Ekintza Komunitariorako Zuzendaritza

Funtzio espezifikoak: - Aisi eta asti libreko ihardueren bultzapena eta baita beste ekintza komunitario egitarau batzuena ere.

Maila honetan balio-urrituen talde eta elkarteek egiten dituzten ekintzetarako laguntza.

1.2. EUSKO GIZARTE ONGUNDERAKO KONTSEILUA

Funtzio orokorrak:
- Gizarte-Zerbitzuen plangintzarako proposamen-formulazioa.
- Proposamen-argibide eta -laborazioa, gizarte-zerbitzuei dagozkien aurrekontuak egiterakoan hartu beharreko erizpideei buruz.
- Gizarte-Ongunderako LurraIde-Kontseiluen eginbeharren aholkumendu eta koordinaketa.
- Txosten, ikerlan eta diktamenak egitea.
- Jaurlaritzari aholkuak ematea, honek haren kontsideraziora jarriko dizkion gaietan.

1.3. FORU AHALDUNDIAK

Eusko Komunitate Autonomorako Gizarte Zerbitzuei buruzko legeak dioenaren arabera, hona hemen Foru Ahaldundien betebehar orokorrak zeintzuk diren:
- Gizarte zerbitzuen erregulaketa, maila kualitatibo egokiak eta modalidade konkretuak jarriz bere prestaziorako.
- Gizarte zerbitzuen egitarauketa lurralde-eremurik egokienak zehaztuz bere funtzionamendurako.
- Betetzeko beharrizanen ikerlan eta erabakia, bere lurraldearen barruan.
- Bere lurraldean egindako ekinaldi sozio-asistentzialak zaintzea.
- Udalen ahalmenak edo gain-udaletako entitateen ahalmenak gainditzen dituzten zerbitzuen gestioa (zerbitzuon izateagatik edo beraiek biztanlerian duten zerikusiagatik).
- Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak emandako arauei jarraituz, instituzio publiko edo pribatuek egindako kontzertazio-zerbitzuak.
- Legeak aurrikusten dituen aldizkako prestazio ekonomikoen biderakuntza eta ematea.